Talentuari etekinik handiena ateraz lehiatzen dugu

Ingurumenarekiko konpromisoa

Iraunkortasunerako Konpromisoa

Inguruarekiko gure erantzukizuna onartzen dugu eta, beraz, gure jarduera modu iraunkorrean garatzeko konpromisoa hartzen dugu. Hori konpromisoa iraunkortasunaren hiru esparruetara hedatzen dugu, hau da, ingurumena ezezik, iraunkortasunaren alde ekonomiko eta sozialak ere zainduko ditugu.

Iraunkortasunaren kudeaketa aproposak ingurumenean eta gizakiarengan ondorioak izan ditzaketen aldagai guztiak kontrolatu behar ditu. Batez ere, errekurtso naturalen babesean eragina duten aldagaiak.

Helburu hau lortzeko, UNE-EN-ISO 14001 erregulatzen duen araudiaren araberako Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezarri eta mantentzeaz gain, MAS-en politikak enpresako langile zein kolaboratzaile guztiak enpresako egintza orotan sartzen duen Sistema aurreikusten du.


MAS-eko zuzendaritzak bere politika adierazi eta hurrengo konpromisoak bereganatzen ditu:

  • Gure aktibitateari aplikagarria zaion arautegia, zein ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten bestelako betekizunak beteko ditugu.
  • Ingurumenaren babesa suspertuko dugu gure aktibitatearen ondoriozko eraginak murrizteko.
  • Gure langileen eta kolaboratzaileen formazioa iraunkorra izango da. Aldi berean, berain parte-hartzea eta jakitatea kudeaketa iraunkorrean bultzatuko dugu.
  • Gure aktibitatearen jardunean ingurumenarekiko jokabidea iraunkorki hobetzeko xedearekin helburuak eta jogumak ezarriko ditugu.
  • Gure bezeroen aktibitatearen ondoriozko ingurune-inpaktuak murrizteko helburuarekin administrazioarekin komunikazio eta elkarlan eginkorra mantenduko dugu.
  • MAS-en Kalitate eta Ingurumen Politika gure langileen, kolaboratzaileen eta pertsona interesdunen eskueran jarriko dugu.
Bezeroen sarrera
Taldearen jardun-esparruak Parte hartutako entitateak Harremanetarako informazioa Paseo Campo Volantín, 20
48007 BILBAO (Bizkaia)
T. +34 944 132 540
F. +34 944 132 541
E. info@grupomas.net

Ingurumenarekiko konpromisoa